XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HERRI AGINTE ETA ERAKUNDEEKIKOAKEuskaltzaindiak harreman ugari izan du Herri Aginte eta erakundeekin.
Horien artean aipatzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernu eta Parlamentutik eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Diputazioetatik jasotako irizpen-eskabideei eman zaizkien erantzunak.
Estatuko erakunde zenbaitekin ere izan dira harremanak eta zerbitzuak eman zaizkie, hala nola Kultura Ministeritza, Hezkuntza Ministeritza eta Administrazio Zentralak Gasteizen duen Ordezkaritzari.
Iparraldeko udalekin,
Bruselako Europarako Batzordearekin berariazko harremanak izan dira, Euskaltzaindiaren bi egitasmo nagusiak (
Euskaltzaindiak harreman ugari izan du orobat udalekin, batez ere Onomastika alorreko gaiak direla eta, herri izen, auzo izen, kale izen eta antzeko gaiei buruzko eskabideei erantzuteko.
Euskaltzaindiak kasu horietan eskatu zaion aholkua edo irizpena eman du.
Udalek eta Euskaltzaindiak Onomastika alorreko argitalpenak elkarrekin kaleratzeko duten ohiturari jarraituz, aurten udal hauekin izan du elkarlana Euskaltzaindiak: Eibarko Udalarekin, bertako toponimiari buruzko liburua kaleratu baita; Arrasateko Udalarekin, bertako herri-toponimiaren liburua Euskaltzaindiak gainbegiratu eta aztertu ondoren, argitaratzeko prest utziaz; eta, azkenik, Basauriko Udalarekin, bertako toponimiari buruzko lana jaso baitu Euskaltzaindiak azter dezan.
Euskal Herriko Unibertsitateekin ere harreman ugari izan du Euskaltzaindiak, batez ere Euskal Herriko Unibertsitatearekin, honekin hitzarmena sinatua baitu Euskaltzaindiak.
Hitzarmen horren bidez ekintza hauek babestu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak: Etxepareren
Lehen euskal liburu inprimatua, beste babesle batzuekin batera; erromintxelaren
Harreman hauetako batzuen ondoren Euskaltzaindiak diru-babesa edo bestelako laguntza jasotzen badu ere, dohainik egin ditu azken urteotan kasuan kasuko erakundeak eskatutako ikerketak eta aholku eta irizpen emateak.